Azkoitia eta Zumarraga-Urretxu batzen dituen tokiaren inguruan altxatzen da Aizpurutxo auzoa. Bertantxe, Aizpurutxo Sariaren hirugarren edizioa jokatuko da gaur afari goxoarekin eta giro ezin hobean. Hortxe dagoen Itziar jatetxean izango da eta bertsoekin batera trikiti doinuak ere ez dira faltako.
Aurten, herriarteko taldekako txapelketa gisa jokatuko da, eta ez txapelketa indibiduala, aurreko bi urteetan izan den moduan. Hala, lehen edizioan, Maialen Akizu bertsolari urretxuarrak jantzi zuen txapeal eta iaz, Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarrak.
Gaurkoan ostera, Azkoitiako, Gabiriako eta Zumarraga-Urretxuko talde bana izango da kantuan. Azkoitiako taldean Eneritz Artetxe, Silvia Etxaniz eta Ugaitz Beristain izango dira. Gabiriako taldean, Aitzol Iturbe, Mikel Asurabarrena eta Aratz Igartzabal Potto, eta Zumarraga-Urretxuko taldean Gorka Ojanguren, Asier Sasieta eta Gorka Azkarate.
Animo!
