Nontzeberri

“Aitzol Aramaio Oroimenean” film laburren emanaldia

Gaur, apirilak 29, Aitzol Aramaio Oroimenean II. Laburmetraien Ikustaldia aurkeztuko du Bilboko FAS zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean, 2011n hil zen zuzendari bizkaitarraren omenez.

Sei lan labur pantailaratuko dira: Kresaletan (Juan Bidegain), Beñat proiektU (Josu Eizagirre), A political history (Lander Camarero), Arconada (Asier Urbieta), Elkartea (Kote Camacho) eta Necrolovers (Victor Uribe).

Emanaldian, gainera, Josu Eizagirrek eta Lander Camarerok, Beñat proiektU eta A political history filmen zuzendariak hurrenez hurren, eta Gotzon Aurrekoetxea Mikrofilm Short Festival jaialdiaren  zuzendariak parte hartuko dute.

Exit mobile version