Nontzeberri

Aitor Ruiz De Eginok “Tururu!” inauguratuko du

Aitor Ruiz De Egino artista hernaniarrak bere azken eskulturak paratuko ditu Andoaingo Bastero Kulturguneko Aretoan. Erakusketa ostiralean, urtarrilak 17, inauguratuko du Tururu! izenburupean, eta otsailaren 28ra arte izango da zabalik.

Erakusketan aluminiozko 16 eskultura bilduko ditu, eta aluminioan margotutako beste 40 margolan ikusteko abagunea ere izango da; guztiak 2013 eta 2014 urteen bitartean egindakoak dira.

Aitorrek berak bidali duen oharrean jasotzen denez, “adarra mendia eta haren inguruak gordetzen dituzten sorpresen eta misterioen inguruan hazi da Aitor Ruiz de Eguino (Hernani, 1971). Denborarekin haren forma eta zuhaitz, ibai, harri, lanbro, animalia eta hegaztiek kosmogonia berezi bat sortzen lagundu zioten”.

Exit mobile version