Larunbatean, abenduak 20, Bilboko Casillan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Bertan zortzi finalistak bildu dira norgehiagokan aritzeko: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi, Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Saio guztiak egin ostean, Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak kantatu dute buruz burukoan. Puntu erdiko aldea egon da bakarrik euren artean (Aitor Etxebarriazarragak 1163 punturekin, eta Onintza Enbeita 1162.5 punturekin), eta, azkenean, Etxebarriazarragak jantzi du txapela Arantza Plaza Zamoraren eskutik.
Atzetik Txaber Altube Sarrionandia (698,5), Aitor Bizkarra Ruiz (694,5), Xabat Galletebeitia Abaroa (691), Jone Uria Albizuri (691), Oihana Bartra Arenas (689) eta Gorka Pagonabarraga Agorria (671) sailkatu dira.
