Nontzeberri

Aimar Karrika onena Lakuntzako final-laurdenean

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena Lakuntzan izan da. Han aritu dira Egoitz Gorosterrazu, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi eta Iker Gorosterrazu. Saioaren ostean, Aimar Karrikak eskuratu du puntu gehien, eta horrenbestez, martxoaren 26an, Agoitzen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapena eskuratu du. Atzetik Eneko Lazkoz, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi, Oier Lakuntza eta Egoitz Gorosterrazu sailkatu dira.

Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko.

Datorren larunbatean Iruritako Gizarte Bilgunean izango da hurrengo hitzordua, 17:30ean. Han Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre bilduko dira. Igandean ere egongo da zertan gozatu. Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jokatuko da txapelketaren bosgarren final-laurdena, 17:30ean hasita, Eneko Fernandez, Ander Fuentes Itturri, Sarai Robles, Xabier Maia, Irati Majuelo eta Oskar Sanz de Acedo bertsolariekin.

Exit mobile version