Nontzeberri

Ahotseneako oholtza beterik dator aurten

Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra garatuko da. Bertan zabaltzen den Ahotseneako karpa beterik egongo egun horietan guztietan, 108 talde edo bakarlarik eman baitute izena lan berria zuzenean aurkeztu ahal izateko.

Horren ostean, antolatzaileek hautaketa egin behar izan dute, eta azkenik 34 taldek kontzertua egingo dute bertan.
Antolatzaileek adierazi duten moduan: “Musikari gazteen eta ibilbide luzekoen arteko oreka islatuko du egitarauak. Adibidez, Txopet, Xsakara eta TOC taldeak igoko dira Plateruenako oholtzara, baina baita Mikel Urdangarin eta Kokein ere. Beraz, belaunaldi arteko kultur transmisioaren eta hartu-emanaren erakusle izango da egitaraua. Estiloei dagokienez, egungo panorama musikalaren aniztasuna igarriko da, rocka, rapa, elektronika eta folk doinuak uztartuz, besteak beste. Nabarmentzekoa da Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko musikarien partaidetza haziko dela, eta horrela, lurraldetasunaren ikuspuntutik oreka lortzea izan da helburua.”
Beste aldetik, emakume musikarien presentzia handitu egingo da aurten, izan ere, talde askotan emakumeren bat gutxienez egongo baita.

Aurten, Ahotsenea gunean parte hartuko dute musikarietako  batzuk hauexek dituzue:  zerrenda osoa: Ameba, Birkit, Durundi, Ekhi Lambert eta Haize Carricaburu, Eneritz Furyak, Ezpalak, Kai Nakai, Kaskezur, Keia, Kokein, Kuartz, Mikel Artieda eta Leire Berasaluze, Maskak, Mice, Mikel Urdangarin, Miriam Lujua, Nize, Neu Troia, Orhi,…

Exit mobile version