Nontzeberri

“Ahots Baten” sormen egonaldirako epea zabalik

Ahots Baten sormen egonaldia egingo dute abenduaren 27tik 30era Amaiurren (Nafarroa), eta abenduaren 3ra arte (12:00) eman ahalko da izena www.bertsozale.eus atarian.

15 eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzendutako proiektua da; zehazki, ahozko kultur sorkuntzan aritzen direnei: antzerkian, bertsoan, kantuan edota literaturan.

Betiko legez, egonaldian sortzaile ezagunekin solasean egiteko aukera izango dute bertaratuko diren gazteek, eta aurten, Ane Labaka bertsolaria eta Maialen Belarra gai-jartzailea, Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe Josevisky komikigilea eta Miren Narbaiza (MICE) musikagile eta kantaria izango dira parte hartzaileak.

Ahots Baten sormen egonaldiaren zazpigarren edizioa da aurtengo.

Exit mobile version