Bertsozale Elkarteak, Kantuzale Elkarteak, Antzerkizale Elkarteak eta Ipuin kontalarien taldeak antolatu duten 2015eko Ahoa Bete Hots jardunaldietako seigarren edizioan, emozioak eta umorea ahozkotasunean gaia jorratuko da. Aurten, uztailaren 1ean, 2an eta 3an izango dira Mintzola Fundazioaren egoitzan, Amasa-Villabonan.
Zer dela eta hartu diren emozioak eta umorea gaitzat, hona Mintzolan topatu duguna: “ Umorea da omen, bertsozaleen %60k bertsolariengan gehien estimatzen duten ezaugarria. Halaxe dio 2006ko bertsozaletasunaren ikerketa soziologikoaren emaitzak. Antzerki, kantu zein ipuin kontakizunean umoreak hartzen duen lekua ez da txikia. Ahozko generoek poza ez ezik eragiten dituzte beste hiru emozioak ere: haserrea, tristura eta beldurra. Horiek ahozko generoetan nola gertatzen, eragiten edo lantzen diren ikusiko dugu aurtengo jardunaldietan”.
Informazio gehiago Mintzolan duzue.