Nontzeberri

Ahoa Bete Hots jardunaldien akabuko eguna

Hiru hizlari izan ziren atzo Ahoa Bete Hots jardunaldien bigarren egunean: Joseba Tapia, Jon Sarasua eta Antton Luku.  Herri musikaren transmisioaz mintzatu zen Joseba Tapia (Lasarte, 1964) musikaria. Herri musikak ganbaratik akademiara edo entsegu lokaletatik musika eskoletara egiten duen bidearen kezkaz hitz egin zuen.

Jon Sarasuak (Aretxabaleta, 1966), bertsolaritzan zein beste kultur jardueratan, Transmisioaren garrantzia izan zuen hizpide. Eta Antton Lukuk (San Francisco, 1959), berriz, Euskal kultura? eta Libertitzeaz liburuetatik aterako ideia batzuk jorratu zituen.

Gaur amaituko dira Villabonan aurtengo Ahoa Bete Hots jardunaldiak. Oraingo honetan ere hiru hizlari arituko dira: Xabier Amuriza, Bertsolaritzaren transmisioaz mintzatuko da; Antton Irustak Ipuinen transmisioa gaia hartuko du; eta Miren Artetxek Bertsolaritzaren transmisioaren eragina gazteen hizkuntza erabileran gaiaz hitz egingo du.
Amaiera bikaina, Xabier Amuriza eta Miren Amurizak jarriko dute bertso saio batekin.

Exit mobile version