Nafarroa Beherako Aguxtin Alkahat musikariak Haizeen meneko (Elkar) diskoa plazaratu berri du. 2013an, sei kantuko Ihes egin (Usopop) diskoa aurkeztu zuen, eta orain, grabazio berriarekin dator Iparraldekoa.
Diskoak midtempo erritmoekin jositako kantu sendo eta biziak bildu ditu Alkhatek, zenbait musikari-lagun ondoan izan dituela: Willis Drummond taldeko Felix buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua) eta Julien Labat (gitarra) eta Txus Aranburu (teklatuak).
Intentsitate handiko kantuak dira Alkhatenak; barealdiak eta energia handiko pasartean uztartzen ditu. Horretarako folk eta rock elementuak erabiltzen ditu.
Musikariak adierazi duenez, Badok.info webgunean, transmisioa da lan bikain honetan jorratutako gai nagusietako bat. “Aitarengandik jaso dudan transmisioa zehazki”. Ernest Alkhat bertsolaria (Iholdi, 1951-Armendaritze, 2008) zuen aita musikariak.
