ARTEA

Agurtzane Anduetzaren “Ekinox” erakusketa, Beran

Martxoaren 20tik apirilaren 3ra arte, Berako Kultur etxean, Agurtzane Anduetzaren Ekinox erakusketa ikusteko parada egongo da.

Istantea da ororen esentzia titulupean, Ekinox erakusketren gaineko gogoetatze bat egin du artistak: “Bizitzaren agerraldi guztietan bada argien eta itzalen arteko oreka-une bat: ekinozio bat. (…) Ideia hori estetikoki adierazi dut, bi elementu erabiliz: argia eta itzala bata bestearengan eragiten. Une bakan eta eder-ederretan “harrapatu” nahi izan ditut. Une horiei begiratzeak kontzientzia ematen digu, eta oinarrizko oreka bat: orduan, “solstizioak”, “ekinozioak” zein bien bitarteko grisak ezinbesteko aldiak zaizkigu, eta guztiak bakean estimatzera iritsi gaitezke. Ekinozioa molde alegorikoan ere interpretatu nahi izan dut, alegia, aldi bat zeinean pertsona batek behar duen informazioa daukan bere burua ezagutzeko, alderdi guztietan, ilunenak eta argitsuenak. (…) Tinta, margolan eta eskulturen bidez, fenomeno hau lantzen du oreka alegoria gisa, istanteko begirada eta etengabeko aldaketaren azpian dagoena. Bata argitasun eta iluntasun arteko etengabeko mugimenduaren pertzepzio pertsonala, bizitzako alderdi guztietan dagoena.

Agurtzane Anduetzari (Iruñea, 1960) 15 urte zituela argazkilaritzaren grina piztu zitzaion eta bere laborategia muntatu zuen. Geroago, lohia eta marrazketarekin esperimentatu zuen. Eta ondotik, margolanetan, grabatuetan eta bertze medio batzuetan murgildu zen.

Bere lana hemen ikus dezakezue. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu