Mari Luz Esteban antropologia sozialeko EHUko irakasleak Agur emakumeari izenburudun hitzaldia emango du gaur, martxoak 15, Donostia Kultura Ekitaldi Aretoan, 19:00etan, eta bihar, martxoak 16, Hendaiako Mediatekan, 18:00etan. Bere argitalpenen artean honakoak daude: Bere argitalpenen artean: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (2004) eta Crítica del pensamiento amoroso (2011).
XIX. mendean, diskurtso zientifikoek “emakumea” asmatu zuten, gaur egunera arte irauten duen kategoria biologiko eta soziala. XX. mendearen amaieran berriz, feministek “emakumeak” asmatu zituzten kategoria sozial gisa, emakumeen arteko aniztasuna nabarmenduz.
Ez hori bakarrik, emakumeen eta gizonen arteko muga biologikoak ere auzitan jarri zituzten. Mari Luz Estebanek berak dioen bezala, “nago ‘emakumea’ eta ‘emakumeak’, bata zein bestearen azaltze-ahalmena bere hondarrean dagoela mundu batean non, askoren ustez behintzat, gizakion arteko harremanak beste era batera ulertu behar diren”.
Nola izendatuko ditugu beraz, XXI. mendean, beraiengandik espero dena betetzen ez duten eta “emakumeari agur” esaten dioten pertsona horiek?
“eMekumeak” Andoainen
Andoaingo diziplina ezberdinetako sortzaile eta artistek osatutako emanaldia da eMekumeak. Musikaren inguruan ardazten da eta gaur, martxoak 15, Bastero Kulturgunean ikusi ahalko da, 21:30ean. Musikaz gain, dantza eta kanta ere uztartuko ditu lanak.
“Bost emakumek osatutako talde bultzatzaile batetik abiatuta, herriko 50 kide inguru batzen dituen ikuskizuna da. Narrazio hari bati jarrai, bi eratako loturak izango ditu emanaldiak. Batetik, Andoainen emakume sortzaileen belaunaldi ezberdinen batura izango da, helduenetatik musikaren munduan hastapenetan diren gazteetaraino”.
