Nafarroako Bertsolari Txapelketak Agoitzeko saioaren bidez, Iruñeko Anaitasuna kiroldegiko finalean arituko den zortzikotea izango du. Igandean, martxoaren 26an, Agoitzeko Kultur Etxean, 17:30etan hasita, sei bertsolari arituko dira: Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Patxi Castillo eta Oier Lakuntza.
Saioko lehen sailkatua zuzenean pasako da finalera, eta betiko lez, gainerakoak, sailkapenaren arabera hartuko dute postua. Zortzi bertsolari ariko dira finalean, fasean aritu diren 18etatik. Momentuz, Julio Soto eta Xabi Maia dira baieztatutako lehen bi finalistak, haien saioak irabazita.