Nontzeberri

Agatha Christie idazlearen “Hilketa bat iragartzen da” plazaraturik

Egunotan, Igela argitaletxeak Agatha Christie idazlearen Hilketa bat iragartzen da izeneko lana plazaratu du. Amaia Gurbindok egin ditu itzulpenak.

Herriko bizimodu lasaiaren erdian, egunkarian iragarki batek denak alarmatzen ditu: “Hilketa bat iragartzen da, eta urriaren 29an gertatuko da, ostirala, 18:30ean». Jakin-mina nola jasan ez dakiela, talde bat biktimaren etxean azaldu da esandako ordu eta egunean. Filmeko eszena bat balitz bezala, ordua iristen da, argiak itzali egiten dira eta tiro bat entzuten da… Zer gertatu da? Hilketa bat iragartzen da 1950ean argitaratu zenean, aurkezpen-festa handi bat antolatu zuten ospatzeko. Ez zen gutxiagorako: Agatha Christiek idatzitako berrogeita hamargarren detektibe-istorioa zen.
50. aldiz, Ikerketen Erreginak bere irakurleak desafiatzen ditu.”

Exit mobile version