Nontzeberri

Afrikaldia, Afrikako Zinemaren Euskal Jaialdia Gasteizen

Azaroaren 3tik 10era arte Afrikaldia, Afrikako Zinemaren Euskal Jaialdiaren seigarren edizioa egingo da Gasteizen. Proiekzioak Fundación Vitalen kulturaguneko Arkabia aretoak sail ofizialeko filmen proiekzioak hartuko ditu. Euskarazko azpitituluekin ikusi ahal izango dira filmak Izaskun Arrue Kulturgunean.

Afrikaldiak “Afrikako zinema jartzen du fokuan,  modu pluralean, kontinente horrek zinema-barietate handia sortzen baitu. Mundu osoan kontinentetik eta diasporatik datorren aberastasun kultural, idiomatiko, musikal eta abarren isla da”.

Sail ofizialean hamar film eskainiko dira: fikziozko sei film luze eta lau dokumental; horietatik sei Espainian estreinatuko dira.

Inaugurazio galaren ostean, asteazkenean, hilak 4, bi film ikusteko parada egongo da: 17:00etan, One Woman One Bra (Vincho Nchogu), eta 19:00etan, Djeliya (Boubacar Sangaré). Proiekzioaren ondoren zuzendariarekin solasaldia egingo da.

Egunotako film guztiei buruzko xehetasunak: Afrikaldia.

Exit mobile version