Zinema Afrikarrak: iragana berrikusten, etorkizunak irudikatzen lelopean hainbat film pantailaratuko dira azaroan, Nafarroako Filmotekan.
Zine zuzendari horiek “Kamerunera, Senegalera, Madagaskarrera Kongora eta Europako afrikar diasporara eramango gaituzte, tragikomediaren, dokumentu-kutsuko fikzioaren edo heldutasuna bilatzeko kontakizunen bidez. Film hauek Afrikako emakume eta gizonen orainaldi konplexua ulertzen laguntzen dute, belaunaldi berrientzako etorkizunak irudikatuz.”
Gaur berton, hilak 6, izango da lehen emanaldia Mambar Pierrette filmarekin. Zuzendaria eta gidoilaria Rosine Mbakam izan da. Manbar Pierrette emakume boteretsu baten istorioa da, jostun gisa bere ogibidea mantentzeko borrokan ari dena, eta ama ezkongabea ere bada. Pierrette, jo ta ke, bere lanbideari eta seme-alabei eusteko borrokan arituko da. Eguneroko bizitza benetan gertatu izan balitz bezala islatzen da filmean. Beren burua interpretatzen duten aktore profesional gehienek bezala, bertako drama oso erreala egiten dute eta benetakotasun-sentsazioa nabarmentzen da.
Datozen asteetan honako fkilmak ikusteko abagunea izango da: azaroaren 13an, Juwaa (Nganji Mutiri); azaroaren 20an, Dent pour dent ( Ottis Ba Mamadou) eta azaroaren 27an, Disco Afrika (Luck Razabajaona).