Gitarraren eta Harizko Instrumentuen VII. Topaketa, Mila Musika Haria jaialdia antolatu da Bilboko Abando-Barrainkuako udaltegian. Zikloaren zazpigarren edizioaren barruan, eta ostiral honetatik, azaroaren 11tik 25era arte, bost kontzertu berezi entzuteko parada egongo da.
Topaketek musika latinoamerikarra, Afrikako soinuak, jazza edo fingerstyle musikak eroango dituzte eszenatokira. Programa azaroaren 11n hasiko da, Eneko Larrañaga musikari zestoarrak sorturiko Enekora musika afrikar taldearekin.
Bigarren kontzertua azaroaren 15ean izango da, David Ekai Bilbaomusika Eskolako gitarra irakaslearekin eta Jordi Ripoll Bilbaomusika Bandako fagot bakarlariarekin.
Azaroaren 18an guatxaraka, marimba, bongoak edo marakak bezalako musika tresnak erabiltzen dituzten Los Castos taldearen txanda izango da.
Azaroaren 24an, Alberto Goicoechearen (gitarra akustikoa) eta Miguel Elezcanoren (baxu elektrikoa) artean elkarrizketa musikala sortuko da.
Aurtengo edizioa azaroaren 25ean itxiko da, Apodaka Quartet taldearen jazz bereziarekin.
Informazio gehiago hemen duzue.
