Bilboko auzo historikoetan Amar no es un delito erakusketa abiatu da, Amnistía Internacional Euskadi erakundeak ondua, Zinegoak, BilbaoHistoriko, Alde Zaharra, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Merkatarien Elkarteekin lankidetzan.
Atzo aurkeztu zen erakusketa, eta Kenia, Hego Afrika, Kamerun, Zambia eta Ugandan, besteak beste, aktibistek abiatutako sexu askatasunaren aldeko borroka islatu nahi du, 27 irudiren bitartez. Irudiok aipatutako auzoetako saltokietan dauden ikusgai.
“Erakusketaren bitartez herritarrei errealitate gordinak ekarri nahi dizkiegu gogora, ikuspuntu positibotik; esaterako, homosexualitateak munduko 80 herrialdetan ilegala izaten jarraitzen duela, edo Pakistan, Mauritania, Iran edo Saudi Arabian, besteak beste, heriotza zigorra ere ekar dezakeela”, azaldu zuen Aimar Rubio Amnistía Internacionaleko Aniztasun Taldeko kideak.
Erakusketaren inaugurazioa Zinegoakek, Gaylesbotrans Zine Festibalak antolatutako ekintzen abiapuntua izan nahi du. Jarduera horien xedea herritarrak sentsibilizatzea da, sexu, afektu eta familia aniztasunari dagokionez.