Nontzeberri

Afrikako “Mendietako Erresuma”

Igone Mariezkurrenak Lesotho herria kurritu zuen bizikletaz duela pare bat urte. Bihar, hilak 29, Nontzeberri Zikloaren barruan, Bilbora ( EDE Fundazioa, Manuel Allende 10) etorriko da hango esperientzia kontatzera. Hitzaldia goizeko 11:00etan izango da.

“Aurrenekoz Lesothoren berri izan nuenean, kokalekua bilatu behar izan nuen mapan; horrek izugarri erakarri ninduen. Azaleraren %80k 1.800 metrotik gorako garaiera du, horregatik esaten diote Mendietako Erresuma. Orografia menditsuak eta turismoa sustatzeko harribitxi nabarmenik ez edukitzeak nahikotxo isolatu dute Lesotho urteetan. Nor ote dira manta, katiuskak eta pasamontañasa soinean bizi diren horiek? Txirrinda baino bidelagun hoberik ez zitzaidan bururatu Afrika ezezagunenean murgiltzeko”.

Bizikletaz eta bakarka, bidaia hura egiteko lau aste (2024ko urria-azaroa) behar izan zituen  beharrezko zuen guztia aldean hartuta. Gutira 1.100 kilometro 2.000 eta 3.000m arteko garaieran, Maloti eta Drakensberg mendilerroak zeharkatuz.
Bide zirraragarria Basotho herriaren kulturara hurbiltzeko.

 

Exit mobile version