Nontzeberri

Ados Teatro-ren eta Cielo Raso-ren lanak astebururako

Ados Teatrok Maitasunaren Ostean, Maitasuna obraren aurre-estreinaldia egingo du igandean, otsailak 23, Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etan; Garbi Losada egile eta zuzendariaren eta Dora Salazar artista plastikoaren arteko lankidetzaren arteko fruitua da.

Honela dio sinopsiak: “Maitasun istorio bat hiru ahotsetan, panpina errusiarrak bailira kontatua, non istorio batek beste istorio bat gordetzen duen eta honek beste bat…”. Ane Gabarain, Dorleta Urretabizkaia eta Sara Cozarrek antzeztuko dute obra, eta musika Javier Asinena da. Obraren kartelean jasotzen denez, “Dora Salazarren obraren eszenarako birsortze lana da”.

Bestalde, Cielo Raso konpainiak Facil dantza-ikuskizuna taularatuko du Deustuko La Fundicion aretoan, larunbatean eta igandean, otsailak 22 eta 23, 19:00etan eta 20:00tan, hurrenez hurren. Igor Calongek zuzendu eta antzeztutako lana da; Andrea Quintanaren laguntza ere badu antzezpen-lanean.

Honatx obraren nondik norakoak: “Emakume bat gela batean sartzen da, bere ezkerretara egurrezko aulki bat dago, eta aulkiaren ondoan ere egurrezko lanpara bat. Aurrez aurre pertsianaz estalitako leihate zabal bat; leihatearen beste aldean natura eremu bat zabaltzean da… (ikara pentsamendu batek emakumearen gogoa astindu du)”.

Exit mobile version