Nontzeberri

Adarretatik musika jaialdia egingo dute Zarautzen

Adarretatik Musika festa berria abiatuko dute Zarautzen, uztailaren 20tik 22ra bitarte. Jaialdiak askotariko estilo eta artistak bilduko ditu. Lou Topet taldeko Oier Aranzabal eta Mikel Unzurrunzaga Makala musikariak dira proiektuaren sustatzaileak.

Jaialdiak hiru eszenatoki izango ditu: Merkatu Plaza, Musika Plaza eta itsas pasealekua, Borghetto inguruan. Lehenengoan kaleko musikak entzungo dira, goizetan; bigarrenean, euskal musika, arratsaldetan eta hirugarrenak gaueko proposamenak jasoko ditu.

Jaialdian parte hartuko duten artisten harira, hauexek dira Zarautzen arituko diren batzuk: Sara Mansilla, Oso Fan, Rafa Rueda, Elkano Browning Cream eta Jean Marie Ecay (Itoiz), DJ Budin, Akatz edo Gasteiz Big Band.

Exit mobile version