Datorren urteko ekainaren 2tik 5era bitartean, Bilbon eta Barakaldon egingo da Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia, ACT. Orain, jaialdian parte hartzeko deialdia egin dute antolatzaileek. Proposamenak bidaltzeko epea laster amaituko da, abenduaren 13an, hortaz, agudo ibili!
Arte eszenikoetako eszena sortzaile berriek parte hartu ahal izango dute, eta beren eszena lanok ezin izango dute 30 minututik gora iraun. Edozein eszena motatan eginak izan daitezke (antzerkia, dantza, keinua, zirkoa, …).
Hautatutako lanak ACT Jaialdiaren egitarau barnean antzeztu beharko dira. Bere sustapenerako ACT Jaialdiak hautatutako lanen bideo emisio zein argazkien eskubideak izango ditu jaialdia gertatzen ari dela zein aurreko eta osteko egunetan. Arte eszenikoetako profesional desberdinez osatutako nazioarteko epaimahai independente batek, jaialdiaren azken egunean irabazlea nor den jakitera emango du.
Sariak honakoak dituzue: 2.000 euroko ACT saria ekoizpen berri baterako, bi astetako egoitza artistiko batekin batera. Lan berriarekin hurrengo urtean jaialdira etortzeko aukera. Beste aldetik, Act-Duri Korea Saria Nazioarteko sortzaile berri onenari, Seuleko Duri Dance Theatre-en egitarauan emankizun bat gastu guztiak ordainduta. Eta azkenik, ACT Egoitza Artistikoa, 15 egunetakoa.
Zuen proposamena aurkeztu nahi baduzue beharrezkoa da bideoan bidaltzea, work in progress edo entsaio baten grabaketa izan daiteke.
Jakingarri guztiak ACTk ditu.