2012ko maiatzaren 28tik ekainaren 2ra bitarte ospatuko da ACT Jaialdia Bilbon.
ACT Eszena sortzaile berrientzako zein Arte Eszeniko Eskoletako azken urteko proiektuentzako deialdia da. Betiko lez, dantza eta antzerkiaren munduko sortzaile berrien sorkuntza lan laburrei eman nahi zaie bultzada. ACTek sortzaile berrien lanak prentsa, programatzaile, zuzendari, kide eta ikuslearen aurrean aurkezteko aukera ematen duen plataforma izan nahi du. ACT Jaialdi bat izateaz gain Arte Eszenikoen Azoka ere bada 2011az geroztik, eta Europa guztiko programatzaileak biltzen ditu eta era berean, lan berrien sorkuntzan arriskua hartzen duten artistei eman nahi die aukera.
ACTek alor desberdinetan antolatzen den programa eskaintzen du: Lehiaketa, sortzaile berrien lan laburren erakusketa eta lehiaketa. Irabazleak Act-Arriaga Saria eskuratzen du. Erakustaldia, Arte eszeniko eskoletako azken urteko lanak eta beste jaialdietako irabazleak ikusgai ACT barne. Dantzine, Zirkuito arruntetan ikusteko zailak diren bideo sortzaile ezagunen lan erakustaldia. Egitarau Pedagogikoa, atal honetan maisu klaseak, ikastaroak eta hitzaldiak izango dira profesional eta irakasleek emanak, eta ACTmosfera eta topaketACT, artista eta programatzaileen arteko eztabaida eta topaketarako espazioak.
Proposamenak bidaltzeko azken eguna 2011ko abenduaren 15a izango da. Jaialdiaren oinarriak eta formularioa jaialdiaren web orrian aurkituko dituzue.
