Nontzeberri

Abstrakzio geometriko modernoa

Egitura, Espazioa, Denbora erakusketa aurkeztu da Kutxa Fundazioa Kubo aretoan. Bertan Elena Asins (Madril, 1940-Azpirotz, 2015) artistaren obraz eta pentsamendu plastikoaz jabetzeko hainbat proposamen artistiko ikusgai jarri dira maiatzera bitartean.

Euskal testuinguruarekin zerikusia duten artistei ikusgarritasuna emateko helburuz 100 proiektu baino gehiago bilduko dira bertan: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak, hasi zenetik (1968) XXI. mendearen hasieran egindako azken lanetaraino.

Elena Asinsen lanetan, “XX. mendeko abangoardiako eraikuntza-tradizioak bat egiten du hirurogeiko hamarkadako konputazioarekin eta informazioren teoriarekin, Op Art eta minimalismoa zeharkatuz. Kalkulu-teoriaren eta algoritmoen erabilerari esker, aitzindaria izan zen sorkuntza-prozesuetan ordenagailua erabiltzen eta ezinbesteko irudia izan zen arte konputazionalean eta abstrakzio geometriko modernoan eta garaikidean”.

Artistaren eta erakusketaren gaineko xehetasun guztiak, hemen.

Exit mobile version