Neguan abiatzen dira maskaradak, urtarrilean hasi eta apirilean bukatu arte. Aurten Sohüta-Hokiko gazteek hartu dute horiek bideratzeko ardura eta kemena, eta guztira hamahiru agerraldi egingo dituzte.
Ohi bezala Sohütan izan zen atzo lehen emanaldia. Azkena berriz, apirilaren 10ean izango da Hokin. Baina emanaldi horiez gain, Zuberoako beste herri asko bisitatuko ditu aurtengo maskaradak.
Hemen dituzue datak eta herriak:
Urtarrilak 17, igandea: Ezpeize
Urtarrilak 24, igandea: Muskildi
Urtarrilak 31, igandea: Iruri
Otsailak 07, igandea: Maule-Lextarre
Otsailak 14, igandea: Urdiñarbe
Otsailak 28, igandea: Arrokiaga
Martxoak 06, igandea: Mitikile
Martxoak 13, igandea: Idauze
Martxoak 20, igandea: Santa Grazi
Martxoak 27, igandea: Barkoxe
Apirilak 03, igandea: Aloze
Apirilak 10, igandea: Hoki