egingo da. Horrekin batera, Baztango Udalaren, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen bultzadaz Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko (H)ilbeltza beka ere abian jartzen da.
Aurtengo edizioan, euskaraz idatzitako lan bat sarituko da, eta martxoaren 14ra arte aurkeztu ahalko dira proiektu proposamenak. Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu genero beltzeko narratiba egitasmo bat gauzatzeko.
Lan bat aurkeztu nahi dutenek narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak izan ez direnak.
Epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertuko ditu, eta haien arteko bat izendatuko du irabazle maiatzaren 16a baino lehen.
Lehen ediziotik, 2019an, eleberri hauek argitaratu dira bekari esker: Miel A. Elustondoren Kezko bola batek itoak birikak; Patricia Highsmith estatubatuarraren Lardaska, Josu Barambonesek euskaratua; Miren Gorrotxategiren Sotoan gordeak; Massimo Carlotto italiarraren Agur, maitea, ikusi arte, Koldo Bigurik itzulia; Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu; Fred Vargas frantsesaren Altxa, hildakoak, Beñat Irastorzak euskaratua; eta iaz garaile atera zen Joxan Oizen Amazurtza, 2025eko (H)ilbeltza hastearekin batera aurkeztuko dutena.
2026ko ilbeltzean argitaratuko da Amaia Apalauzak itzulitako Guillem, Núria Cadenesena.
Hemen dituzue betebehar guztiak.