Asteburu honetan egin zen sari banaketarekin, aurtengo Lekeitioko Zine Bilera amaitutzat eman zen. Hamar sari banatu ziren aurtengo 48 parte hartzaileen artean. Zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, argazkia eta film onena saritu dituzte amateur zein profesional kategorietan. Horretaz gainera, Gazte 22 saria eman da aurten ere, bai eta Antzar Morea sari berezia ere.
Hortaz, sari asko banatu ziren, eta guztien aretan nabarmentzekoak ere egon ziren, hala nola, Zuzendaritza Onenaren Saria. Aitor Arregik Zarautzen erosi zuen lanagatik 1.600 euro eta zilarrezko antzarra jaso zituen. Amateur mailan Aitor Gametxoren Bere bitzetako bat saritu zuten.
Ekoizpen Onenaren Saria Kote Camachoren Don Miguel lanarentzat izan zen. Amateur mailan Ainhoa Garciaren Anonymous lanak irabazi zuen.
Gidoi Onenaren Saria Kepa Errastiren Aitona Mantagorria-rentzat izan zen, eta amateur mailan Joxean Coyaren Ataraxia-rentzat.
Film Onenaren Saria Aitor Arregik eskuratu zuen Zarautzen erosi zuen lanagatik. Unai Garateren Ordu erdi ere saritu zuten amateur mailan.
Gazte 22 Saria Itsaso Echevarriarentzat izan zen Positibatzea lanagatik, eta Antzar Morea saria Ainhoa Garciaren Anonymous lanari eman zitzaion.
Beste aldetik, epaileek aipamen berezi bat egin zien Asier Altunaren Soroa eta Urko Olazabalen Udaleku zombi jatorria lanei, biek erakutsi zuten originaltasunarengatik.
