Nontzeberri

“2d1”, ardoa eta artea uztarturik

Peru Magdalenak eta Gotzon Garaizabalak osaturiko 2d1 egitasmo artistikoak eta Divino ardotegiak (Leza) 2d-vino proiektua ondu dute. Proiektua urrian Arabar Errioxan egingo diren jardunaldi enologiko-artistikoetan aurkeztuko dute.

Egitasmoak hiru jarduera biltzen diru. Hala, mahats-bilketan bertan koadroak pintatu eta bodega garrantzitsuenentzako etiketa pertsonalizatuak egingo dituzte, tartean, Arabarte, Artadi, Laredo, Luis Cañas, Ostatu eta Valserrano bodegak. Horretaz gainera, zuzenean margolan erraldoi bat egiteko asmoa ere erakutsi dute bi artistek.

Egitasmo hori urriaren 5ean, 6an eta 7an izango da, ardo-biltze betean. Artelan handiaren performancea urriaren 6an izango da, eta 7an, jendaurrean aurkeztuko dira mahats-biltzean egindako margolanak eta hainbat upategiri egindako etiketak, eta ekitaldi horixe izango da asteburuko ikuskizun nagusia. Gero, margolan horiek Divino ardandegian egongo dira ikusgai abenduaren 1a bitarte.

Exit mobile version