Nontzeberri

“24 Ordu Digitalean” film laburren lehiaketa

Elorrioko Arriola Antzokian urteroko film laburren lehiaketa jarriko dute martxan asteburu honetan, azaroaren 6 eta 7an. Bertan, lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu. Betiko lez, sormena, ideia eta istorio originalak aintzat hartuko dira.

Adi antolakuntzak jarriko dituen betebeharrei: “Lehiaketaren oinarriek diote film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar direla, hain zuzen, aurretik antolatzaileek proposatuko dituztenak. Informazio hau guztia lehiaketa hasten den momentuan bertan emango zaie parte-hartzaileei. Eskatutako denboran lana burutzeko, talde bakoitzak bere burua nahierara antolatu beharko du produktua bukatu eta entregatzeko beharrezkoak diren eginbehar artistiko zein tekniko guztiak estaltzeko”.

Azaroaren 6an, 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 orduren buruan filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira. Filmak formatu digitalean aurkeztu beharko dira,.avi, konpresio gabe edo .mov,( H264 o MP4), konpresio gabe 16:9 formatoan ,4:3 formatoan aurkezten bada banda beltza gehitu beharko zaio. Emizio formatoa 16:9 izango da.

Hurrengo egunean, azaroaren 7an, 20:00etan, emanaldiak izango dira, eta horien ostean, sari banaketa egingo da (Sari nagusia, 700€, eta finalistak, 500€)

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Exit mobile version