Nontzeberri

2026ko Mintzola Ikerketa-Deialdia

Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko lankidetzan bideratzen duen ikerketa-sari honek euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea du. 3.000 euro gordineko hiru dirulaguntza esleituko dira, eta eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea maiatzaren 31ra artekoa izango da.

Lehenengo deialdia iazko azaroan egin zen, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko hamar gradu- eta master-amaierako lan sarituko direla aurten, bakoitzari 1.500 euroko zenbatekoa emanda (2025ean baino bi sari gehiago).
Eta orain, ikerketa-lanei buruzko deialdia argitaratu du Akademiak. Honela, “ikerketa-lan monografikoen proiektuak onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuz. Lanen proiektuak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua”.

Jakingarri guztiak atari honetan dituzue.

Exit mobile version