Nontzeberri

2020ko “Huhezinema” lehiaketan, izen-ematea zabalik

Aretxabaletako film laburren Huhezinema 2020 jaialdia bidean da, eta otsailaren 2ra arte, jaialdiaren 13. edizioan izena emateko eta film laburrak bidaltzeko epea irekita egongo da. Ekimena, martxoaren 25tik 27ra burutuko da, eta horren barruan hautatutako film laburren proiekzioak, sari banaketa eta master class bat izango dira

Antolatzaileek adierazi dute aurtengo edizioaren irudia eta estetika beldurrezko zinema bada ere, edozein gai edo estiloko film laburrak aurkeztu ahal izango direla.

Sail ofizialeko Goiena Sariak (1.000€, Epaimahai Ofizialak emango du saria) euskarazko film onena sarituko du. Beste aldetik, Vertigo Sariak (400€, Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria) diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filmari emango zaio.
Horiez gain, Ikusleen Saria (300€) eta Mundukide Saria (700€) banatuko dira. Azken horrek aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du.

Esteka honetan irakurri ahalko dituzue betebeharreko baldintzak.

Exit mobile version