2015eko urtarrilaren 17an aurkeztuko den Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute. Guztira, 35k izena eman dute, eta hortaz, irailaren 27an, urriaren 4an eta 11ean jokatuko dira lehen aurre-kanporaketak.
Aurre-kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Aurreko txapelketako 5 finalistek izena eman dute honetan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira, eta diogun bezala, orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan.
Bost aurre-kanporaketak hiru egunetan banatuta jokatuko dira Kanpezun, Ozaeta eta Elosun herritan. Lehenengo aurre-kanporaketan, Irati Anda, Zigor Enbeita, Iker Olabarrieta, Oier Arbina, Ainara Balantzategi eta Unai Gomez bilduko dira.
Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.