Bertsolari Txapelketa Nagusiak emandakoa liburu batean bildu du beste behin, Bertsozale Elkarteak. Aurten bertsoaldi onenak biltzen dituen diskoa itsatsia eramango du liburuak.
Txapelketari buruzko liburuak bertsoak, kronikak, argazkiak eta iritziak dakartza. Xenpelar Dokumentazio Zentroak koordinatuta Arnaitz Lasarte, Rosita Anakabe eta Maria Izaga aritu dira transkribaketa lanetan. Argazkiak berriz Gari Garaialdek eta Alberto Elosegik egin dituzte Txapelketan zehar. Felix Irazustabarrenak osatu ditu girotze idatziak eta bertso hautaketa. Liburuan irakurgai dauden bertsoak diskoan entzungai daude mp3 formatuan. Ohiko irizpideak erabili ditu hautaketarako, Bertsozale Elkarteak markatutakoak: bertsolari guztien bertsoak agertzen dira, ariketa eta saio guztietakoak.
Interesa izanez gero, hemen duzu nola eskuratu: www.lanku.com