Laugarren urtez jarraian, Euskadiko Ikus-entzunezkoen sektorean lan egiten duten erakundeek, taldeek, elkarte profesionalek eta prestakuntza zentroek hartuko dute parte Prezinebin (azaroaren 4etatik 11etara), iIkus-entzunezko produkzioa Euskadiren kultura eta ekonomia bultzatuko duen motore bilakatzeko lanarekin konpromisoa duten pertsona guztien sormena eta lana erakusteko.
Gaur bertan, Campos Antzokiko Kupula aretoan, Miguel Ángel Vivas zuzendariaren Secuestrados (Espainia, 2010) lana ikusiko da, eta ondoren elkarrizketa egongo da egilearekin.
Eta bihar, Simone de Beauvoir talde feministaren eskutik, 20.00etan, Patricia Ferreiraren Señora De filmaren emanaldia (Espainia, 2010) egongo da Campos Antzokiko Kupula aretoan, eta ondoren topaketa zuzendariarekin.
Beste aldetik, mundu osoko zuzendariei eta teknika eta arte taldeei zabalik dagoen Zinebiexpress lehiaketak bere laugarren edizioa ospatuko du bihar. Izen ematea bihar, azaroaren 13an, izango da, Barrainkuako Kultur Etxean (Barrainkua kalea, 5), goizeko 9:00etatik 10:30etara, eta une horretan jakinaraziko da laburmetraien gaia. Laburmetraiek 2 eta 3 minutu arteko iraupena izango dute, kredituak barne, eta kanpoan errodatzen den guztia Bilboko udalerrian errodatu beharko da.
Laburmetraia irabazleak 700 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 400 euro jasoko ditu. Irabazleak azaroaren 10an ezagutaraziko dira Zabalgune Eraikinean. Ordu horretan lehiaketan aurkeztutako laburmetraia hoberenak emango dira. Joan den urteko edizioan 42 lan aurkeztu ziren.
Lehiaketaren oinarriak webgunean kontsultatu ahal izango dira.
