Elkarrenganako errespetua, balorazioa, elkarrizketa eta adiskidantzazko eta lanbide arloko lokarriak sendotu nahi dituzte antolatzaileek. Bilgune hauek sortzea baliagarria da herritarren bizimoduaren kalitatea hobetzeko eta lagungarria kulturen arteko elkarbizitza osatzeko.
Gaur hasiko da 2010ko Munduko Jendeen IV. Jaialdia. Bidebarrietako Liburutegian izango da inaugurazioa eta gero Mujeres latinoamericanas performacea, poesia, musika eta dantza uztartzen dituena, antzeztuko da.
Metro Bilbao-ko zenbait geltokietan ere performanceak egingo dira. Gaur, adibidez, Barakaldon, belly-dance eta hip hop-a izango dira protagonistak, eta gainera dantza arabiarra nahastuko da musika elektronikoarekin. Las Arenas geltokian, beste aldetik, El hombre de gris… quién eres tu lana ikusi ahal izango da.
Biharko egunean ikus-entzunezkoen eguna izango da, eta hala, Capitol zineman eta Bolunta-ren aretoan film andana pantailaratuko dira.
Bestelako jarduerak izango dira datozen egunetan, hauek kontsultatu nahi badituzue ekimenaren webgunean begiratu ahal duzue.
Munduko Jendeak Jaialdia etorkinen elkarteen ekimen soziala da, erakunde publiko hauen laguntza duena: Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailarena, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritzarena eta Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzarena.
Boluntak bidalita