Nontzeberri

“1966|Gaur Konstelazioak|2016” erakusketaren inguruan hainbat jarduera

Donostia 2016 Fundazioak eta San Telmo Museoak antolatutako 1966|Gaur Konstelazioak|2016 erakusketaren inguruan, eta datozen asteetan, hainbat jarduera (ikus-entzunezko eta liburu aurkezpenak, jardunaldiak eta mintegiak) prestatu dira.

Bihar bertan, apirilak 20, (bai eta 21ean eta 29an) Gaur Taldea. Memoria eta gertaera izeneko jardunaldiak ondu dira San Telmo museoan. Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Néstor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, José Antonio Sistiaga eta José Luis Zumetak hartu zuten parte taldean, eta apirilean, hain zuzen ere, 50 urte beteko dira taldeak manifestu batez eta Barandiaran galerian (1965-1967) egindako erakusketa batez bere burua aurkeztu zuenetik.

Aipaturiko erakusketa, 1966|Gaur Konstelazioak|2016 bi zatitan egituratzen da: batetik, Gaur taldea (1966-1967); bestetik, kairós garaikideko artista sorta bat. Bigarrenaz gehiago jakiteko  Kairós Mintegia. Testuinguru kritikoak, artea eta idazketa gaiaz ere sakonduko da apirilaren 26an eta 27an . Kairós erakusketan, Txomin Badiola, Bojan Fajfric, Goldschmied & Chiari, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Eugenio Ortiz, PSJM, Avelino Sala eta Azucena Vieites artisten obrak aurkeztuko dira, baina “testuak, kasu-azterketak eta eztabaidak baliatuko dira aztertzeko zer gaitasun duen arte garaikideak tresna poetikoak eta politikoak diren forma kritikoak eta idazkerak sortzeko”.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Exit mobile version