15 M: Excelente, Revulsivo, Importante (2012) izeneko dokumentala ikusi ahalko da gaur, 18:45etan, Donostiako Aiete Kultur Etxean.
Filma Stéphane M. Gruesok idatzitako eta zuzendutakoa da, eta bertan honakoa kontatzen da: “2011ko maiatzaren 15ean dena aldatu zen, edo ez zen ezer aldatu. Milaka herritar atera ziren kalera Espainiako gizartearen eta pertsonen behin-betiko aldaketaren hasiera izan daitekeena gauzatzeko, edo ez. Ez zen M15 bakarra egon, M15 asko baizik. 15M: Excelente. Revulsivo. Importante dokumentalean Madrilen izandako esperientzia bat kontatzen da lehen pertsonan. Ez zen esperientzia garrantzitsuena edo erakusgarriena. Beste bat gehiago, hori bakarrik”.
Dokumentalaren aurkezpenean eta krisiari buruzko solasaldian Amador Fernández-Savater eta Juan Gutiérrez adituak izango dira.
Gaur egun dugun giroan, emanaldi aproposa, zalantzarik gabe.