Larunbat honetan, urriak 23, AlhóndigaBilbaok 12 ordu komikiarekin tailerra hartuko du. Alhóndiga Komik bekaren lehenengo bi edizioak irabazi zituzten Clara Tanit Arque eta Martín Romerok irakatsiko dute nola marraztu komiki bat 12 ordutan.
Tailer hau bereziki zuzenduta egongo da komikiaren arloan batere esperientziarik ez duen edo oso esperientzia gutxi duen jendeari, eta helburu nagusia pertsonaia batzuk sortzea eta haiekin istoriotxo bat egituratzea izango da.
Tailerraren bukaeran, ikasle bakoitzak komiki txiki bat izan beharko du bukatuta, eta denen istoriotxoak garatuz fanzine bat prestatuko da. Bat-batean jarduteko gaitasuna eta sorkuntza lantzeaz gain, denbora labur batez istorio bat nola garatu ikasiko da.
Tailer hau AlhóndigaBilbao 2008az geroztik hirian komikia sustatzeko egiten ari den ekimenen barruan sartzen dira.
Alhóngidabilbaok bidalita