Nontzeberri

100 urtetako artea San Telmo Museoan

San Telmo Museoak, Peio Aguirrek komisariatuta, 100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea izenburuko erakusketa abian jarri du. Orain aurkezten den erakusketan, “museoak bere erakusketa iraunkorraren amaiera markatzen duen 80ko hamarkadako muga gainditu du, sorkuntza garaikideari lekua egiteko eta une honetan euskal artearen panoramaren parte diren artisten lanak ere bere aretoetan sartzeko”.

100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea da bi urterik behin aurkeztuko diren eta komisario ezberdinak izango dituzten erakusketa sorta baten lehena, “euskal artearen eta gure inguruneko sorkuntza garaikidearen ikuspegi ahalik eta osoena emateko”.

San Telmoko arte aretoak berritu dira, eta hain zuzen ere, “areto horretan euskal artearen hastapenetako lanak txertatu ziren, eta orain erakusketa berri honekin amaitzen da, joan den mendeko 20ko hamarkadatik gaur egunera arteko aldia hartzen duena, sorkuntza garaikideari leku eginez eta bisitariari euskal artearen azken 100 urteen sintesi bat eskainiaz”.

100 urte. Modernoa eta / edo garaikidea erakusketan, bisita gidatu batzuk eskainiko dira. Lehena bihar bertan, apirilak 18 , gaztelaniaz, eta bigarrena, maiatzaren 2an, euskaraz.

Exit mobile version