Nontzeberri

“100 m karratu” antzezlana taularatuko dute Donostian

Juan Carlos Rubiok idatzitako 100 m karratu obra antzeztuko dute Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirre aktoreek, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Donostiako Antzoki Zaharrean, hilaren 9tik 11ra bitarte.

Obra benetako gertaera batean oinarritzen da: Juan Carlos Rubio testuaren egileak etxebizitza apopilo eta guzti saltzen zutela zioen iragarkia irakurri zuen. Aitziber Garmendiak euskaratu du testua.

Obra urbanoa da, eta bakardadearen ingurua ardazten da: “Sara pisu bila dabil, eta azkenean, gustukoa lortuko du, prezio eta leku onean, baina badu zerbait gaizki datorkiona: bertako jabeak bertan bizi beharko du, bere azken egunera arte. Emozioz eta adiskidetasunaz betetako eszena dibertigarriak ikusiko ditugu komedia eder honetan”.

Exit mobile version