Nontzeberri

100 Hitz Literatura Lehiaketa

100 hitz literatura lehiaketa da, eta izena dioen gisan, 100 hitz izango dituen edozein testu literario aurkez daiteke, hots, izenburukoak barne, idazlanak ez ditu 100 hitz baino gehiago edo gutxiago izango. Testua narrazioa, poesia edo bestelako testu mota izan daiteke.

Lehiaketara aurkeztuko diren lanak euskaraz idatziak, originalak eta inon argitaratu gabeak izango dira. 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 1etik 31ra izango da. Gero, Xabier Etxaniz eta Iratxe Retolazak osaturiko epai-mahaiak onenak hartuko ditu.

Sariak, 100 eta 80 euroko bonoak Intxaurrondoko dendetan erosteko eta Gaztezulo aldizkariaren harpidetza izango dira.

Bestelako datuak hemen eskuratu ahal dituzue.

Exit mobile version