Nontzeberri

10 urte “Literatur Emailuak” bidaltzen

Susa argitaletxeko kideek bultzaturiko asteroko literatur buletin honen lehendabiziko alea 2002ko urtarrilaren 10ean egin eta bidali zen. Ekimenak 10 urte bete ditu gaur berton, beraz.

Ordutik hona Literatur Emailuen bitartez iragarri dira ahalegin eta ekitaldi anitz: irakurleen klubak, errezitaldiak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, Armiarma webguneko berritasunak, Susa argitaletxearen liburu berriak, eta abar.

Beste aldetik, bertoko kideak azken urteetan astero liburu bat osorik on-line eskaintzen saiatu dira: euskal klasikoak, euskarari ekarriak, Baroja bilduma, Ustela Saila, Susako liburuak…

2006ko irailaren 13an blog moldea ere hartu zuen, eta blog honetan argitaratu eta gorde dituzte Literatur Emailua guztiak.

Bertatik adierazi digutenez, “jarraituko dugu lanean”.

Animo, bada! Eskertzekoa baita egiten den lana!

Exit mobile version