LITERATURA

Zurrumurruen aurkako sormenezko idazketako tailerra

Bilboko Udalak abian jarri du zurrumurruen aurkako sormenezko idazketako tailerraren beste edizio bat. Otsailaren 18an hasi eta ekainaren 10ean bukatuko da, eta Txani Rodriguez kazetari eta idazleak narraziorako teknikak eta tresnak irakatsiko ditu aurten ere.

Zortzi saiotan garatuko da tailerra, eta bertan fikziozko istorio onak eraikitzeko baliabideak erakutsiko dira, bai eta kontakizunaren denbora erabiltzen eta genero narratiboen arteko aldeak zeintzuk diren ere, beti ere Zurrumurruen Aurkako Proiektuaren barruan. Modu horretan, estereotipoak, topikoak, aurreiritziak eta zurrumurruak zeintzuk diren jakin eta literaturaren bidez landuko dira.

Mondragon Unibertsitatean egingo da zurrumurruen aurkako sormenezko idazketako tailerra egun hauetan: otsailaren 18an; martxoaren 4an eta 11n; apirilaren 15ean eta 22an; maiatzaren 6an, 16an eta 27an; eta ekainaren 10ean. Saio guztiak 18:30etik 20:30era izango dira.

Zurrumurruen aurkako idazketa tailerraren edizio honetan saio berezi bat egingo da Clara Obligado idazle argentinarraren eskutik, Salsa bere eleberriaren inguruko gogoeta eta eztabaida egiteko. Saio horren bidez “migrazioari, mestizajeari edo erbestealdiari buruzko literaturaren eta kulturaren erreferentzia berriak zabaltzen lagunduko du ikuspegi kritiko eta sortzaile batetik, estereotipoak apurtzeko. Era berean, begirada eta diskurtso berriak egiten lagunduko du eta pizgarri berriak emango ditu zurrumurruen aurkako gaiei buruzko literatur ekoizpenerako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button