BESTELAKOAK

Naturarekin bat egiteko tenorea, Donostian

Gaur hasita eta 29ra bitartean, Donostian, Altzako Naturaldiaren IV. edizioa antolatu da. Programazioaren barruan bi erakusketa, haurrentzako zine emanaldi bat, hitzaldi bat eta Altzan barnako ibilbide bat prestatu dituzte antolatzaileek.

Tomasene Kultur Etxean, Antonio Valenciaren Bichos argazki erakusketa inauguratuko da gaur, apirilaren 5ean, arratsaldeko 19:30ean. Erakusketa ikusgai egongo da apirilaren 15era arte, eta bere izenak adierazten duen moduan intsektuei ateratako argazki ikusgarriak ikusi ahalko dira. Honen ostean beste erakusketa bat; apirilaren 22an, Altzako natura argazki rally-aren epaimahaikideek erakusketarako aukeratutako argazkiak aurkeztuko dituzte. Erakusketa apirilaren 29ra arte egongo da ikusgai.

Apirilaren 16an, haurrentzako euskarazko zinema programatu da eta ingurumenaren kontserbazioari buruzko pelikula proiektatuko da: Yugo & Lala.

Azken zaioak, 27 eta 28an izango dira, Arquitectura y Naturaleza izeneko hitzaldiarekin, eta Altzatik barna Marko Sierra ingeniari agronomoaren eskutik egingo den ibilbidearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button