Nontzeberri

“Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpean” kontakizun laburren lehiaketa

Bereizkeriaren aurka borrokatzeko, estereotipo negatiboei aurre egiteko eta diskriminazioari aurrea hartzeko, Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpean kontakizun laburren III. Lehiaketa antolatu du Bilboko Udalak. Herritarren eta Aniztasunaren Udal Planean jasotako konpromisoaren ildotik dator ekimena.

Parte hartzeko baldintza bakarra 18 urte beteta izatea da.  Gai horren inguruko kontakizun original eta argitaratu gabeek gehienez lau orriko luzera izango dute, eta Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatzita izango dira. Kontakizunak izango dira.

“Kulturartekotasuna, arrazakeriaren eta aurreiritzien aurkako borroka, nortasuna eta errespetua, bai eta bizikidetzaren balioa ere”, landuko dira kontakizunetan, besteak beste. Lanak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte egongo da zabalik www.bilbao.eus orrian.

Euskaraz edota gaztelaniazko narraziorik onenak lehenengo saria jasoko du: 350 eurokoa. Bigarrenak 150 euro. Gainera, finalista guztiak jaso eta bilduko ditu liburu batek, lehiaketaren aurreko edizioetan bezala.

Exit mobile version