ARTEA

Ispilu alderantzikatua jarri dute Guggenheim Museoan

La Caixa Fundazioaren eta MACBA zentroaren arte garaikidearen bildumetako lagin garrantzitsua bildu dute Guggenheim Bilbao Museoan Ispilu alderantzikatua izenburupean.

Erakusketa zabalik dago 2012. urteko irailaren 2ra bitarte, eta bertan XX. mendearen bigarren erditik aurrera izandako mugimendu eta korronte artistiko garrantzitsuenetako obrak daude ikusgai. El Paso taldearen eta Düsseldorf eta Vancouverreko eskoletako artelanak paratu dituzte, besteak beste.

Alvaro Rodríguez Fominaya da erakusketaren komisarioa eta bertan askotariko lanak jarri dituzte: 93 argazki, pinturak, argitalpenak, eskulturak, instalazioak eta bideoak. Artistei dagokienez, 53 sortzaile ezagunen obra ikus daiteke, hala nola, Antoni Tàpiesena, Sigmar Polkena, Julian Schnabelena.

Erakusketa bi funtsen arteko topeketan eta dibergentziatan egituratzen da, eta bi bildumetan jasotako mugimendu eta korronte nagusien isla da. Esate baterako, informalismoaren hasiera Espainian eta objektibotasuna korronte gisa argazkigintza garaikidean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button