Nontzeberri

“Zurrumurruen aurka, sartu aterpean” kontakizun laburren lehiaketa

Bilboko Udalak Zurrumurruen aurka, sartu aterpera kontakizun laburren IV. lehiaketa abiarazi du. “Bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna edo arrazakeriaren aurkako borroka dira lehiaketara aurkeztutako kontakizunetan landu beharreko gaietako batzuk, eta identitateari, errespetuari edo elkarrizketari buruzkoak ere izan daitezke”.

Lehiaketak bi hizkuntza-modalitate ditu: euskara eta gaztelania. Baldintza bakarra dago parte hartzeko: 18 urte beteta izatea.  Kontakizunak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era bitartean egongo da zabalik, udalaren web orriaren bidez: http://www.bilbao.eus/concurso_antirumor
Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak izendatutako epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak, 2020 amaitu baino lehen. Aukeratutako ipuinek 350 eta 150 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren. Gainera, obra finalista guztiak jaso eta bilduko ditu liburu batek, lehiaketaren aurreko edizioetan bezala.

Bilboko Udala 2013tik ari da zurrumurruen aurkako proiektua garatzen, diskriminazioari aurrea hartzeko, bizikidetza hobetzeko eta atzerritarren inguruko estereotipo negatiboei aurre egiteko. Ekimen hau Herritarren eta Aniztasunaren II Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dago.

Exit mobile version