BESTELAKOAK

“Zurrumurruen aurka, sartu aterpean” kontakizun laburrak

Lehiaketa Zurrumurruen aurkako estrategiaren eta Bilboko Udalaren Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan dago. Kontakizun laburren lehiaketak sorkuntzazko idazketa proposatzen du “beste publiko mota batzuk erakartzeko eta aniztasunaren inguruan bestelako begiradak sortzeko”.

Bilboko Udalak antolatu du Zurrumurruen aurka, sartu aterpean kontakizun laburren II. lehiaketa, “pertsona migratzaileei buruzko estereotipo negatiboei eta aurreiritzi negatiboei aurre egiteko”, eta hala, bizikidetza, kulturartekotasuna, dibertsitatea, arrazakeriaren aurkako borroka, estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak, nortasuna, errespetua eta elkarrizketaren gaiak landuko dira kontakizunetan.
Lanak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte egongo da zabalik udalaren web-orrian. Hor oinarriak jaitsi daitezke eta informazioa kontsultatu.

Lehiaketak hizkuntza modalitate bi ditu: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Kontakizunek gehienez lau orriko luzaera izango dute, eta originalak, argitaratu gabeak eta lehenago beste lehiaketa batean saritu gabeak izango dira.

Hizkuntza-modalitate bakoitzeko lehenengo saria 350 eurokoa da; eta bigarrena 150 eurokoa. Lan finalista guztiak jaso eta bilduko ditu liburu batek, lehiaketaren lehenengo edizioan bezala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button