ARTEA

Kultura garaikidea eta landatartasuna

2022ko Landartek kultura-sorkuntza garaikidea zabalduko du Nafarroako landa-inguruneko hainbat herritan. Seigarren edizio honetan, Cabredon, Faltzesen, Leatxen, San Martin Unxen, Urrotz Hirian eta Uztarrozen izango da Kultura garaikidea eta landatartasuna izenburupeko programa.

Ekimenaren barruan, hainbat artistak eta sortzailek kultura-prozesu batzuk sortuko dituzte, bertako biztanleen laguntzarekin. Hala, Marina Lameiro zinemagilea Uztarrozen lan egiten ari da; Patxi Burillo arkitekto eta zinemagilea, Urrotz Hirian; Greta Alfaro artista bisuala, San Martin Unxen; Itsaso Iribarren eta German de la Riva eszena-sortzaileak, Faltzesen; Andrea Ganuza ilustratzailea eta Karmele Oteros artista bisuala, Cabredon; eta Maddi Barber zine-zuzendaria, Leatxen.

Sorkuntza-prozesuak hasierako fasean daude gaur egun, eta horrela arituko dira uztailaren 15era arte, eta ondoren, beren proiektuak garatuko dituzte urriaren 2ra arte.

Landarte Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren apustu bat da, eta bere helburua kultura-sorkuntza garaikideko prozesuak landa-komunitateekin sustatzea da, “komunitate horiek sortzaileekin batera parte hartzen dute ezagutza eta esperientziak sortzen dituen kosorkuntza- eta hausnarketa-prozesu batean; xedea da elkarrizketarako, ikasketarako eta partekatzerako sare bat sortzea, programa etiko bat txertatuz ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspuntutik iraunkorrak diren moduei dagokienez”.

Landartek bitartekari-taldeak parte-hartzaile guztiak koordinatzen, bertako biztanleak dinamizatzen, eta sortzaileei komunitatearekiko eta ingurunearekiko loturan laguntzen ditu. Azken edizioetan bezala, tokiko biztanleek proiektuaren garapen osoan parte hartzea bultzatu nahi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button