ESZENA

“Ibilki” programaren hitzorduak

Pandemiaren erruz Ibilki programaren hainbat ikusgarri bertan behera gelditu ziren, baina orain, horietariko batzuk Euskal Kultur Erakundearen sostenguarekin berriz programatu dira, euskal kulturaren aldeko bultzada eginez.

Hori dela eta, Ipar Euskal Herrian euskal antzerkia sustatzen duen Ibilki programak sei ikusgarri programatu ditu urte bukaera arte. Irailean hasi ziren hitzorduak, eta horiexek  Baionan, Bidarten, Donibane Garazin, Donibane Lohizunen eta Miarritzen plazaratuko dira.

Urriaren 16an izango da hurrengo ikusgarria, MVC Polo Beyris aretoan (Baiona). Bertan, Behin bazen internet, 13R3P izeneko lana oholtzaratuko du Itzuli Konpainiak.
Hurrengo saioak abendurako programatu dituzte. Hala, abenduaren 1ean, Pez Limbok Harri Orri Ar lana egingo du Donibane Lohizunen; Abenduaren 1, 2 edo 3an, Jour de Fête Konpania Besteen kalea lana oholtzaratuko du; abenduaren 9an, Miarritzen izango da Atx Teatroa Kaskarot lana egiteko; eta abenduaren 16an, Xake Produkzioak Lur izeneko lana egingo du Bidarten.

Ibilki 2020ko egitarau osoa hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button